Arraultzaren bila


Arraultzaren bila jolasa, soinuaren abiadura diskriminatzeko jolasa dugu.

Zertan datza?

Kasu honetan, gure maraka-arraultza izkutatu dugu. Txanda bakoitzean ume batek aurkitu beharko du arraultza.

Arraultza aurkitzeko musikaren abiaduran jarri behar dute arreta: hau da, entzuten duten musika astiro-astiro badoa, arraultzatik urrun egongo dira eta entzuten duten musika azkar-azkar badoa, arraultza gertu edukiko dute.

Helburu nagusia, esan dugun bezala, musikaren abiaduraren diskriminazioa izango da.

Guk adibidez, klarineteaz lagunduta egin dugu, melodia berdina astiroago edo azkarrago jotzen, baina nahi izatekotan bi abesti desberdinekin egin dezakezue: bat erritmo motelarekin eta bestea erritmo arin batekin. Horrela abiaduraz gain, euren mugimenduak melodia desberdinekin identifikatuko dituzte.

Comentarios