Ezetz aurkitu
NORI ZUZENDUTA
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta. (etapa eta ziklo bakoitzean jolasak aldaerak edukiko ditu)
MATERIALA
Perkusio txikiko instrumentuak. Haur hezkuntzan egiten badugu bi instrumentu erabiliko ditugu (aurrera eta atzera) eta lejen hezkuntzan faratzen badugu jolas hau, lau instrumentu erabiliko ditugu (aurrera, atzera eskuma, ezkerra).
Begiak estaltzeko zapi bat (edo momentuan begiak estaltzeko aurkitzen duguna).
Uztaila bat (baldin badaukagu) topatu behar dugun lekua markatzeko. Bestela gelako haur bat izkuta dezakegu.
Nahi izanez gero, erabiliko ditugun instrumentuen fitxa bana ( haurrak zuzendariarena egiterakoan lana errazteko)
TALDEA
Gutxienez 6 pertsona egon behar dira jolas hau garatzeko (4 instrumentu, begiak estalita dituena eta instrumentuak zuzentzen dituen beste pertsona bat. Haur hezkuntzan bi instrumentu bakarrik erabiliko ditugunez, 4 pertsonekin nahikoa da. |
EDUKIAK
- Soinuen eta instrumentuen diskriminazioa.
- Entzumenaren sentsibilizazioa eta estimulazioa.
- Orientazioa (aurrera, atzera, eskuma, ezkerra...)
- Soinu zehatz bat mugimendu zehatz batekin lotzea.
JOLASAREN HELBURUA ETA DINAMIKA
Begiak estalita dituen haurrak markatutako eremuan sartu behar da(edo bere gelakidea topatu) instrumentuen soinu desberdinak jarraituz.
Horretarako instrumentu bakoitzak norabide bat adieraziko du, adibidez:
OHARRA: ez aukeratu antzerako soinuak sortzen dituzten instrumentuak.
JOLASAREN ALDAERAK
Nork zuzendu behar du jolas hau?
Nahi beste txanda egin ditzakegu (jolasak eduki duen arrakastaren arabera). Hasierako txandan edo txandetan irakasleak zuzenduko ditu instrumentuak.
Haurrei instrumentuak zuzentzeko ardura eman.
Instrumentu taldearen kideak euren artean konpondu begiak estalita dauzkan haurra helmugara eramateko ( isil – isilik egon behar direnez, keinuak eta begiradak erabili behar dituzte zein joko duen adosteko)
Lehenengo txandan, instrumentuen jarraibideak mantentzea komeni da, baina jolasa aurrera joan ahala, aldaera batzuk egin ditzakegu erabiliko ditugn soinuekin.
Instrumentuak erabili beharrean prestatutako beste soinu batzuk erabili ditzakegu, momentuan lantzen ari garena kontutan hartuz, hau da, gelan dauden perkusio instumentuak erabili beharrean, beste instrumentuen soinuak erabili edota bizitzan (herrian, hirian, munduan, bizitzan oro har) aurkitzen diren soinuak erabili(hiriaren soinuak, animalien hotsak, etxeko soinuak . ..) Era honetan CD bat erabili dezakegu edo ikasleak soinu horiek egingo dituzte.
OHARRA: Eranskinetan instrumentuak zuzentzeko marrazkiak uzten dizkizuegu. Agian irakasleok ez dugu hoien beharrik, baina zuzendari lanak ikasle bati ematen badizkiogu, erabilgarriak izan daitezke
Ezetz aurkitu jolas musikala by Sergio Ramirez Cantero is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License. |
JOLASAREN ALDAERAK
Nork zuzendu behar du jolas hau?
-
Nahi beste txanda egin ditzakegu (jolasak eduki duen arrakastaren arabera). Hasierako txandan edo txandetan irakasleak zuzenduko ditu instrumentuak.
-
Haurrei instrumentuak zuzentzeko ardura eman.
-
Instrumentu taldearen kideak euren artean konpondu begiak estalita dauzkan haurra helmugara eramateko ( isil – isilik egon behar direnez, keinuak eta begiradak erabili behar dituzte zein joko duen adosteko)
Lehenengo txandan, instrumentuen jarraibideak mantentzea komeni da, baina jolasa aurrera joan ahala, aldaera batzuk egin ditzakegu erabiliko ditugn soinuekin.
-
Instrumentuak erabili beharrean prestatutako beste soinu batzuk erabili ditzakegu, momentuan lantzen ari garena kontutan hartuz, hau da, gelan dauden perkusio instumentuak erabili beharrean, beste instrumentuen soinuak erabili edota bizitzan (herrian, hirian, munduan, bizitzan oro har) aurkitzen diren soinuak erabili(hiriaren soinuak, animalien hotsak, etxeko soinuak . ..) Era honetan CD bat erabili dezakegu edo ikasleak soinu horiek egingo dituzte.
OHARRA: Eranskinetan instrumentuak zuzentzeko marrazkiak uzten dizkizuegu. Agian irakasleok ez dugu hoien beharrik, baina zuzendari lanak ikasle bati ematen badizkiogu, erabilgarriak izan daitezke
Comentarios
Publicar un comentario